GABONETAKO TOPAKETA # ABENDUAK 27 ostirala Jada

Erabiltzailearen aurpegia Mundukide 2013ko abe. 26a, 14:15
GABONETAKO TOPAKETA # ABENDUAK 27 ostirala Jadanik bertan ditugu Gabonak eta honekin batera kooperanteen etorrera eta jai egunek ematen duten lasaitasuna aprobetxatuz, Mundukideko topaketaz gozatzeko garaia. Mundukide jende askok eta oso anitzak osatzen dugu eta 2013ko Topaketarako dugun helburua, denon artean egiten dugun talde berezi eta indartsuaz jabetzea da. Gure gauzatxoak kontatzea … ondo egindakoak ospatzea, arazoak konpartitzea eta bakoitzaren ekarpentxoak kontutan izatea. Beraz, gure artean espero zaitugu abenduak 27an. DENOK GARA MUNDUKIDE. Kultur Ateko Loramendi gelan · Arrasate/Mondragón Egitaraua 10.30: Irekiera · 2013 urteko balantzea · 2014-2017 Plan Estrategikoaren aurkezpena. 11.00: Kafea 12.00: Balama (Moz) programaren egoera/ Maria Castillejo, koordinatzailea 12.30: Sergipe (Brasil) programaren egoera/ Amaia Aseginolaza, kooperantea 13.00: Elkarrizketa librea 13.30: Bazkaria (baieztatu aurrez mesedez, uurizar@mundukide.org /688681140)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak