Leihotik begira ezazu

Erabiltzailearen aurpegia Malen Ugarte 2017ko ots. 25a, 00:00

Igande iluntze batzuetan moduan, Salvados telebista saioa ikustera eseri nintzen aurrekoan.

Oraingo honetan, beste askotan ez bezala, banekien zeri buruz hitz egingo zuten, eta, gaiak ukitu baino gehiago eragin egingo zidalako, irrika deseroso bat neukan.

Konektatuta deitu zioten erreportajeari. 

Sare sozialek gure egunerokoan zein nolako lekua okupatzen duten eta nola ja gai hau arazo bilakatzen dabilen aztertu zuten. 

Instagrameko erabiltzaile izanda, errealitate hori ezagutzen/erabiltzen nuen; ez, ordea, on ezaren alderdia, terapian zeuden gazteen egoera. 

Positibismo soziala erakustearen egungo moda. 

Zygmunt Baumanekin itxi zuen saioa Evolek, eta filosofoaren egia burutik kendu ezinda ekin nion lerro hauek idazteari. 

Zioen nola gure umeei –eta ez hain umeei– oparitu diezaiokegun gauzarik preziatuena denbora den, teknologia izan barik. 

Denbora hutsa eta ez denbora bete beharra. 

Denbora umeei eskaintzeko, gure zaharrei, gurasoei, lagunei, hain lagunak ez direnei, gizarteari, herriari, gure buruei, eta ezerezari. 

Noiz pasatu gara denbora pasatzetik denbora okupatzera? 

Aisialdia antolatu beharreko denbora bihurtu al zaigu?

Nire buruari zartako gutxi ez, eta hara non saioa bukatu eta gutxira auto baten iragarkiarekin beste muturreko bat.

Gazte bat goibel ageri da bideoan kotxeko leihotik paisaiari begira mugikorra eskuetan duela, ahots batek denbora leihotik begira ez galtzeko esaten dionean. Orduan, mugikorra hartu eta Game of Thrones ikus dezakeela ikustean irribarrea marrazten zaio aurpegian. Toma. 

Bat-batekotasuna, azkar bizitzeko eta lan egiteko ohitura gogaikarria. 

Uneoro konektatuta eta on line egon beharraren presioa, dena jakin beharra. 

Eta bat-batean etxera Aktualitatearen gakoak izeneko astekariaren aitortza: "Egunero bat-batean gertatuak diruditen albisteen oinarriaz gehiago jakiteko astekaria, albisteok hain ustekabean harrapa ez gaitzan". 

Gain-estimulazio eta gain-informazioaren sasoian zer egin eta nola jokatu jakingo bagenu, uste dut leihotik begira denbora-pasa egongo zenik ez zela faltako.

----------

Malen Ugarte

Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak