Debagoienaren sustraia metala da. Bailararen garapena ekarri zuten lantegien sorrerak eta hauen bilakaerak eraiki zuten debagoiendarren historia. Hasierako tailer haietako makina, dokumentazio eta langileen testigantzak batu, babestu eta partekatzea beharrezkoa da.
Arrasate da kooperatibismoaren jaiolekua. Ezohikoa zen apaiz nekaezin batek gizartea eta elkarlana ulertzeko era bat bultzatu zuen. Indar eta ahalegin haien omenez, kooperatibismoaren oinarriak eta filosofia munduarekin partekatzea beharrezkoa da.
Gure bailararen nortasuna, historia eta ondarea erakusteko, industria museoa sortu beharko litzateke. Espazio ireki honetan, etxeko zein atzerriko bisitariek zailtasun anitzeko garai gogor haiei aurre egiteko gakoak zeintzuk izan ziren ezagutuko lituzkete: etorkizuneko erronkei aurre egiteko giltza.
----------
Maia Ruiz Zabala
Aramaio