Erlikiei ez

Erabiltzailearen aurpegia Marixe Ruiz de Austri 2024ko abe. 20a, 00:00

Altxor bat da, berezia da, polita da, milaka urte ditu, ez gaude jatorriaz ziur eta horrek kutsu misteriotsua ematen dio…

Abya Yalako monumentu arkitektoniko bati buruzko esaldiak izan zitezkeen, edo Asia Mendebaldean desertuan egindako papiro baten aurkikuntzako adierazpenak; baina ez dira. Dagoeneko igarriko zenuten moduan, euskarari buruz esaten dira halakoak. Tarteka, hitz bakoitzaren esanahiari buruzko gezur-sarta erromantizatuak aditu ditzakegu Tiktoken influencer-en eskutik, kutsu magikoa emanez: hiztunok zoologikoko kaiola barruan miretsi beharreko animalia exotikoak bagina legez.

Diskurtso horiek, ordea, ez diote euskarari kalte besterik egiten. Bizirauteko ez dugu geure burua folklorizatu behar, ez badugu nahi souvenir-dendetako apalategi bateko protagonista soilak izaten bukatu. Instituzioetan ofizialtasuna behar du, baina horrek ezin du bihurtu frantziar eta espainiar estatuen aniztasun kultural eta linguistiko. Euskara ez da izango Euskal Herririk gabe, eta horregatik behar dugu, independentzia sozialista lortze bidean, militantzia euskaratik eta euskaraz. Hizkuntza ez da apaingarri bat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak