Troiako zaldia

Gezurretan aritzea beti egon izan da modan. 

Mitologia grekoak Troiako zaldia deritzona aipatzen digu akeoen engainua azaltzeko. Hain urrunera joan beharrik gabe ere, hogeita batgarren mende loriatsu honetan komentatu zuten bloke inperialistako buruek suntsipen handiko armak zituztela Ekialde Hurbilean; mundu berriko biztanleek arimarik ez zutela zioten eran, ustiaketa eta genozidioa justifikatzeko.

Dena den, iruzurgilearen teknika ere ez da estatikoa, aldatu egiten da urteak aurrera joan ahala, bi metodoren bidez, egoeraren arabera: batetik, jendeak zerbait ezkutatzen ari den susmoa badu, are disimulatuago arituko da; bestetik, jendeak guztiz irensten badu esandakoa, gero eta ageriagoan utziko du egia, teknikak ez duelako axola.

Orain kapitalismoak hegemonia kulturala lortua den garaian gaude, eta jasangarritasuna da askok Barakaldon izan den Munduko Bankuari kritikatzen diona, kapitalaren metaketa zikloan duen rola kontuan izan gabe. Troiako zaldia gure ateetan dugu, eta itxuratik esentziara pasatu ezean gainetik pasako zaigu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak