"Udazkena neguratzen denean"

Erabiltzailearen aurpegia Maite Plazaola 2011ko aza. 3a, 16:00

Udazken betean sartuta gaude jada.

Laster hasiko dira zuhaitzen hostoak hori-gorritzen eta abar luze-meharrak biluzten. Ezkurrek ere laster hartuko dituzte kaleak beraien gorputz marroi eta biribilekin. Baina aurten udazkena neguratu egingo zaigu eta ezkurrek murrizketekin egingo dute topo kalean, leku bila.

Murrizketa, inondik inora ere hitz gordina da, baina egon ziur egunerokotasunaren epela ere aurkituko diogula. Izan ere, azken aldian, krisiaren izenean, familiako bilakatu zaigu. Diru faltan gaude, egia da; gastuak murriztu behar dira, egia hori ere. Baina edozein arlotatik murrizketak egitea zilegi da? Ez horixe.

Ongizate Estatu batean hezkuntza eta osasuna izan beharko lirateke zutabe ukaezinak. Lirateke diot hauetan ari baitira inbertsio gutxitze gehienak burutzen, herritarron oinarrizko eskubideak diren horietan, hain zuzen. Bitartean, AHTa bezalako proiektuak aurrera doaz, krisiaren atzaparretatik urrun.

Badirudi, azpiegiturek oinarrizko eskubideek baino garrantzia handiagoa dutela mandatarientzat. Hauxe dugu politikoek hainbeste goraipatzen duten Ongizate Estatua. Krisi garaian udazkena negu bilakatu zaigu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak