Turrerismoa

Esplotatuek esplotatuak esplotatzen dituzte urtean behin.

Horrela definitzen du turismoa Anna Pachecok bere Estuve aquí y me acordé de nosotros (2024) liburuan. Turismoa kapitalismo berantiarraren industriarik astunentzat jotzen du, neoliberalismoaren zantzu argitzat.

50eko eta 60ko hamarkadetan, frankismoak turismoa aberastasun iturri egokitzat ikusi zuen; aberastasun ekonomikoa. Manuel Fragak, 1962-69 artean, orduan Informazio eta Turismo ministro, Marshall Plana jarri zuen martxan turismoa indartzeko. Orduko film askotan, Espainiaren irudi eskasa uxatzeko asmoz –Alemaniarekin eta Italiarekin egin zuelako bat Lehen Mundu Gerran–, batez ere hondartza, eguzkia, bikiniak eta Suediako emakumezko turistak sustatu ziren. 

60ko hamarkada izan zen turismoaren hedapen handiaren garaia, hazkunde ekonomiko nabarmena eragin baitzuen. Oraindik, baita gurean ere, hazkunde ekonomikoa da iparra markatzen duena, turismoak ekarritako gaitzak gero eta bistarago dauden arren. Urruti joan gabe, eta lekurik aipatu barik, ziur Euskal Herrian adibide bat baino gehiago okurritzen zaizkizula.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak