Bizitza lehentasun?

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Muxika 2020ko api. 8a, 07:30

Komunikabide eta arduradun edo ordezkari –politikariak edo enpresakoak– guztien ahotan dabilen moduan, bizitza da gaur egungo egoeran lehentasun nagusia –aurretik ere hala zen, ezta?–.

Mundu guztian da horrela, edo, behintzat, Europan bai; Erresuma Batua jada ez ei da Europa, langile eta gizarte mugimenduen indarraren ondorioz, akaso.

Horrela izanik, COVID-19 eritasunaren eraginaren eboluzioak argi uzten du lehentasunak argi edukitzearen ondorioz egindako aurreikuspen eta prestaketak zenbaterainokoak izan diren: material mediku prestaketa eta distribuzioa, kutsatze prebentzio material eta neurriak, osasun alorreko langile eta instalazioen prestaketa eta organizazioa... eta hauetan sortutako behar edo aldaketei erantzuteko plan sendoak.

Prestaketa honen adibideak argi ikusi dira: nagusien egoitzetan ez da ezbehar berezirik egon, larrialdi zerbitzuak edo zainketa intentsibo unitateak (UCI) gainezka egiteko beldurrik ez da egon, posible den kasuetan langileak etxetik lan egitera bidali dituzte lantokira joanarazi beharrean, edota prebentzio materialik ez zegoenean lantegia itxi dute patroien ardura eta lehentasunei esker –Gasteizko Mercedes–.

Dena kontrolpean hasieratik, ezta?

Pandemiaren eraginez, bizitza eta bizibidea zuzeneko konfliktoan daude –aurretik baino gehiago, behintzat– eta bizibidea aurrera ateratzeak norberaren eta ingurukoen bizitza –inoiz baino gehiago– arriskatzen du.

Aldi berean, denon ardura omen da pandemia hau gelditu edo geldotzea.

Baina agintedunek heriotza kostua bizitza kostua baino txikiagoa balitz bezala erabakiak eta neurriak hartzen dituzte? Bestela zail izango da gizartea partzialki geldituta emaitzarik lortzea, gehienok ez baitugu lanera joan gabe bizitzeko aukerarik.

Aurretik ere ahaztutakoen egoera kontrolatua egongo da.

Baina bizitza da lehentasuna, beti?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak