Maialen Mendez: "Bergara saretzen!"

Erabiltzailearen aurpegia Maialen Mendez 2011ko api. 5a, 02:00

Aurreko larunbatian, martxoak 26, 1. Gazte Eguna egin zan Bergaran.

Egun guztixan zihar burututako ekintzen balorazino oso positibua egitten da.

Goizetik hasita agerian geratu zan gaztiak herri honen inguruan badaukagula zer esan, altxorraren bilan erakutsitako ilusio eta indarragaitxik.

Bertso bazkarixa be ez zan atzian gelditxu, bertan genden 60 gaztiak sekulako girua saretu ginuan eta bertsolarixak beraien umore ironikuaz eguna gehixau berotu zeben. Ze esanik ez ondorengo radio poteuan inguruan, kristona! Gaztetxian ospatutako kontzertu eta karaokiakin amaitxu genuan 1. Gazte Egun ezin hobe hau.

Egun hau ez zan izango posible bertan parte hartu zeben gazte barik, ezta gaztetxe barik, ezta Jardunek eta Udalak lagatako material barik be. Eskerrak, danoi, eta segi dezagun Bergara saretzen, hasi besterik ez baikara ein.

--------------------------------

Maialen Mendez
(Bergarako Gazte Independentistak)
Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak