Kooperatibismoaren etorkizuna

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Lezamiz 2014ko mar. 21a, 00:00

Kooperatiba modernoak duela 250 urtetik existitzen dira eta bide zaila izan dute irauteko sistema kapitalistan, batez ere lan kooperatibek edo produkzio kooperatibek.

Kontsumo, nekazaritza eta kreditu kooperatibak asko ugaritu izan dira munduan, baina bigarren mailako sistematzat hartu da, kapitalismoaren atzetik, baztertuta eta mugatuta. 

Baina gaur egun, kooperatibismoa sistema alternatibo serio bezala hartzen ari dira munduan zehar beharrizan ekonomiko, sozial eta ingurugirokoak konpontzeko, eta ez bakarrik dirua irabazteko. Kapitalismoak ez ditu konpondu gizartearen arazoak eta helburutzat ekonomizismo hutsaren bidetik, dirua irabaztea eta handitzea baino ez du.

XXI. mendean bestelako antolamendu bat nahi du jendeak: parte-hartzaileagoa, askatzailea, lana eta pertsona lehen mailan hartuko duena; ez kapitala nagusi izanik gainerako guztiz menpe izango duena.

Gobernuak ere konturatu dira kooperatibak iraunkorragoak direla. 2013ko uztailaren 2an Europako Parlamentuak Kooperatiben ekarpena krisitik irteteko ebazpena erabaki zuen eta bertan adierazten du kooperatibek demostratu egin dutela Europa sozialki elkartzen laguntzen dutela eta enplegua mantentzeko hobeak direla beste enpresa motekin konparatuz, iraunkorragoak (erresilienteagoak) eta ez direla deslokalizatzen hemen fabrikak itxiz eta Asian edo Afrikan berriak zabalduz.

Halaber, kooperatibetan langileek ere arrisku finantzarioak hartzen dituztenez, batzuetan frakasatuz beste edozein enpresa bezala, kooperatiben garapena ziurtatzeko legedia aproposa jarri behar dela zioen Europako Parlamentuak.

Batek esan zuen: "Geu gara pertsona egokiak eta une eta toki aproposean gaude". Mende honek kooperatibismoaren garaia izan behar du eta gainditu egingo ditu beste sistemak. Gizarte berriaren balioak kooperatibismoarekin bat datoz eta gizartea prestatuta dago kooperatibismoa ulertzeko eta bizitzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak