"Herrien Europarantz harro"

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Lezamiz 2012ko aza. 5a, 01:00

Urriaren 21ean Euskal Autonomia Erkidegoak...

... emandako pausoarekin Herrien Europa hurbilago dago gurean, eta baita Katalunian ere. Guk Eskoziaren laguntza behar dugu, eta, noski, katalanena ere bai, baina katalanek ere gure laguntza behar dute. Pertsonek elkarren laguntza behar dute garatzen joateko. Kooperatibek ere elkarren arteko elkartasuna behar dute azpiegiturak sortzeko (unibertsitatea eta ikerketa-garapen zentroak), sinergiak eta ekonomi eskala handiagoak lortzeko eta egoera txarretatik lagunduta irteteko. Eta herrialdeek ere elkarren laguntza behar dute egoera latzetatik irteteko (lurrikarak, goseteak, sute eta istripu erraldoiak) eta baita independentziarantz abiatzeko.

Duela urte gutxira arte ematen zuen euskaldun batzuk arraroak ginela independentzia eskatzen genuelako. Bakarretakoak ginen Europan eta Estatu zentralista zaleek (nazionalista espainolak, frantsesak…) ez ziguten ahalmenik ematen geurea dena eskatzeko ere, atzerakoiak ginela, hemeretzigarren mendeko eskariekin gentozela, eta abar. Baina Quebecekoak, Kosovokoak, eskoziarrak, katalanak eta azken hogei urteetan sortu diren nazio berri zaleak (Eslovenia, Montenegro, Kroazia…) ere atzerakoiak dira? Modaz pasatutako eskakizunak dira? Ez, horixe. Hauteskunde aurreko astean Eslovenian egon nintzen (1991n independentzia lortua) eta han sumatzen den gogoa herri garatu eta modernoa egiteko oso pozgarria da. Eta bertako Europako parlamentari batek esan zidan: "Zuek guri erakutsi kooperatibak egiten eta guk Estatua egiten erakutsiko dizuegu". (Isilik esan zidan, zeren eta Espainiako Enbaxadorea nire beste alboan baitzegoen).

Katalanek azaroan dauzkate hauteskundeak eta badirudi independentziarantz botako dutela. Euskal Parlamentuaren bi herena gaur egun independentista da eta bide hau erdi batera egin behar dugu garaipena nahi baldin badugu. Euskal Herri aberatsagoa, solidarioagoa inguruko herriekin eta modernoagoa egingo dugu laster.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak