"Krisia, bankuak eta lapurrak"

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Lezamiz 2012ko uzt. 4a, 02:00

Ondo dakigu zer den krisi ekonomikoa...

... lanik eza eta diru falta. Eta horrek sortzen digun krisi familiarrak, krisi pertsonalak eta egonezinak.

Aurreko krisiak, 80ko eta 90eko garaikoak, gehiegizko produkzio krisiak izan ziren, baina oraingo hau krisi finantzariotik dator dena. Dirua falta denez bankuetan kredituak ez dituzte ematen eta ezin da erosi etxerik, kotxerik, etxetresnarik eta gauza handirik. Eta kontsumo guztiaren geldiketa nabaria ekarri du.

Beraz, ikusten denez bankuek sortu dute krisi hau eta, gainera, beraiek daude inor baino okerrago. Zor pilo bat daukate gestio okerra egin dutelako dirua egiteko era errazak erabiliz.

Eta orain gobernuak joan behar du bankuak salbatzera guztion diruarekin. Diru piloa irabazi eta banatu dituzte ugazaba eta zuzendari nagusien artean, eta orain galerak dauzkatenean gobernuarengana jo behar.

62.000 milioi euro behar omen dira Espainiako banku okerrak salbatzeko. Diru hori guztia Euskadiko Komunitate Autonomoaren urte osoko Barne Produktu Gordina beste da. Diru multzo izugarria.

Eta diru datu horiek guztiak isilpean eduki dituzte gardentasun faltarekin, gezurrak jarriz kasu askotan, eta mozkinak banatzen ibiliz duela gutxi arte. Garbi dago iruzurra izan dela bankuetako zuzendari batzuen aldetik eta galdera da ea kartzelara nor joango den. Ziur gutariko asko berehala eramango gintuztela kartzelara gosea kentzeko oilo bat lapurtuko bagenu.

Baina Espainia herri bananeroen antzekoa da eta ez gobernuak ez eta judikaturak ez dauka sinesgarritasunik eta ez dugu espero gauza asko argitzerik eta inork bereziki ordaintzerik. Badakigu zeinek ordainduko dituen plater apurtuak, herritar xumeak guztion artean ordainduz diru kopuru handi hori.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak