Mikel Lezamiz: "Aldaketa soziologikoa dator"

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Lezamiz 2011ko eka. 21a, 02:00

Ematen zuen azken hamabost urteotan euskal gazteria loak hartuta zegoela...

... eta ez zitzaizkiola interesatzen politika eta gizartearen garapenak. Baina azken hauteskundeetan bai espabilatu direla.

Eta gazteriak oraingotan abertzale eta ezkerra botatu du. Abertzaletasuna gorantz joan da botoen %70era heldu arte. Badakigu konstituzionalista batzuk etxean gelditu direla hauteskunde orokorretara arte, baina ez dira horrenbeste.

Independentzia haizeak gehitu dira Europako herrialde askotan azken urteotan eta Catalunyara begiratu besterik ez dago.

Catalunyan independentistak asko gehitu dira, batez ere ikusi dutenean Autonomia Estatutua gutxitu eta mugatu egin nahi dutela Madriletik. Katalanek ikusi dute galdu egiten dutela Espainiaren barruan egonda: merkatu espainola txikia da eta, gainera, sarritan boikota egiten diotela, ez diotela uzten Madriletik enpresa espainolik erosten, ez dutela aireportu internazionalik, tren azkarrez ezin dutela hurbildu Europara, zerbitzu publikoek ez dutela funtzionatzen eta zergen diru gehiena ez dela itzultzen Catalunyara. Gaur egun txanpona ez da espainola, Espainiako merkatuak ez digu balio gure produktuak saltzeko eta Europa osora eta mundura banatu behar ditugu. Zertarako, bada, Espainiaren dependentzian jarraitu, onurarik ez baldin badugu lortzen?

Gure gazteak ere honetaz guztiaz konturatu egin dira eta aldaketa soziala nahi dute, eta bere bozka eman dute. Eta nik uste dut aldaketa sozial hau gelditzera datorrela eta ez dela egun gutxiko olatua. Baina erronka handi baten aurrean aurkitzen gara gazteen eskaera berriei bidea eman behar diegulako. Ez da bakarrik langabezia konpondu, aldaketa kulturalei erantzuna eman, gizarte hobea garatu. Parte hartzeko bide berriak zabaldu eta bermatu behar ditugu eta gazteei aukera eman behar diegu beraien bide propioa egiten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak