Mikel Lezamiz: "Islamean herria gorantza"

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Lezamiz 2011ko mar. 2a, 00:38

Ipar afrika eta Ekialde Hurbilean errege eta jekez betetako herrialde asko dago eta gehienetan demokraziatik at bizi dira.

Demokrazia hitz grekoa bi zatiz osatutako dago: demos-herria eta krazia-boterea edota gobernua. Beraz, herriaren boterea esan nahi du.

Egunotan musulman herrialdeetan jende xumearen altxamenduak ematen ari dira demokrazia eskatuz: Tunisia, Egipto, Aljeria, Libia, Iran, Bahrein eta Yemen-en, besteak beste. Herritarren altxamenduak Tunisian hasi ziren Ben Ali jauntxoa herritik bota arte eta berdina gertatu da Egipton Mubarak-ekin.

Jende askok uste zuen islamdar kultura ez zela demokratikoa eta beti jauntxoren batzuek agindu behar zutela, baina orain ikusten ari gara herriak nahi duela bere iritziak ematea eta zapalkuntza politikotik eta baita ekonomikotik irten. Errua ez zen beraiena bakarrik, okzidentetik ere lagundu egiten genuen horrela izan dadin petrolio herrialdeak direlako eta Estatu Batuek eta Europako agintari askok horrela mantentzea nahiago zutelako: jauntxo batekin hobe herri oso baten aurka baino (bat edo bi aberastu eta ez milioika jende).

Petrolio kupelaren salneurria ehun eurotik gora jarri da istiluak hasi direnetik –kontuan izan Aljeria, Libia, Yemen, Bahrein eta Iranen artean munduko petrolio guztiaren %10  ekoizten dutela– eta Ameriketako eta Europako ekonomia ahulen gorakada zaildu egingo dutela energiaren kostua igotzen baldin bada. Okzidente urduri jartzen hasia da jendearen erreboltak eragina izaten ari direlako gure ekonomian.

Arabiar herrialdeak historian zehar jakintsuak izan dira asmakizun pila bat sortuz eta orain herriak ere bere etorkizunaren protagonista izan nahi du kalera irtenez eta demokrazia eskatuz, beraien ondareak guztien artean kudeatzeko eta banaketa solidarioagoa egon dadin. Zorte on, herritar guztientzat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak