Gazte gehienak lanean ari ziren, baina lan bazkidea edota lan kontratu finkoa ez zutenez jadanik, enpresetatik kanpora irteten lehenak izan dira. %40 arteko langabezia omen dago gazteen artean eta badirudi urte luzez joango dela egoera txakal hau.
Eta oraindik gure gazteak ez dira altxatzen borrokan guk helduok egin dugun gizarte honen aurka. Ondo prestatuak dira ikasketa handiekin eta nahiz eta sarritan entzun zaharrongandik indibidualistak, hedonistak eta bizizaleak direla, ez nago batere ados: gure gazteak prest daude lan egiteko eta konprometitzeko uzten dizkiegun gizarte honetako parte-hartze apurrekin.
Hor dago datu argi bat: inoiz ez da izan Euskal Herrian orain beste bolondres hirugarren munduko lagunei laguntzeko. Gazte jende sanoa daukagu eta gizarte kohesinatua mantentzen ari gara. Baina berandu baino lehen, gizarte bizi, aktibo eta aurrerakoia egin behar dugu, gazteentzat ere atraktiboa izan dadin, eta helduok hori ahalbidetzen lagundu behar dugu.
Nola? Ez da erraza, baina, adibidez, lana erdibitu egin behar dugu. Lanordu gutxiago eginez (5-6 ordu egunero) eta, noski, zerbait gutxiago kobratuz, gazteei ere aukera emanez. Errelebo kontratua den bezala, lanordu erdiko kontratua sortuz 50-55 urtetik gorakoekin, eta berarekin batera gazte bat lanean jarriz. Heldua jubilatzerakoan, gaztea egun osoko lanpostuan jarriko litzateke. Ni neu prest nago sistema horrekin hasteko.
Ziur badaudela beste aukera batzuk, eta konprometituak eta berritzaileak izan behar dugu gizartea hobetzerakoan.
Denon ardura da.