Errekuperazio ekonomikoa

Erabiltzailearen aurpegia Miguel Lazpiur 2015ko ira. 8a, 16:10

Itxura guztien arabera, ekonomia ari da errekuperatzen era batera edo bestera; hori da, behintzat, gure politikariek egunero esaten digutena. 

Hitz egiten dute, besteak beste, ekintzailetasunak, hura zabaltzeak eta praktikara eramateak duen garrantziaz; eta diote hori ez dela gutxi batzuen egitekoa, baizik eta gizarte osoarena, eta, bereziki, erakundeena eurena.

Beste alde batetik, 4.0 egitasmoarekin lotutako dena dugu: helburua da sektore industrial osoaren modernizazioa eta birmoldaketa; horren araberakoa izango da gure lehiakortasuna. Gakoa dira, zalantzarik gabe, gure langileria garai berrietara egokitzeko formazio planak; era guztietako formazioa,  baina bereziki profesionala, hizkuntzak ere oso aintzat hartuta. Formazio arautua lehenengo, baina baita etengabeko formazioa ere.

Lanaren, ahaleginaren eta sakrifizioaren bidez, unean uneko egoeretara behin eta berriz egokitzen jakin izan duen herria gara, eta ondo egiten jakin dugu. Dena den, egunotan plazaratzen ari diren informazioen arabera, gure sektore industriala pisua galtzen ari da Euskadiko BPGan; sei puntu galdu ditugu hamar urte baino gutxiagoan, eta zerbitzuen sektoreak irabazi ditu horiek. Bada zerbait ondo egiten ari ez garena; edo, behintzat, egiten dugun hori ez da nahikoa, ze argi dut industriarik gabeko Euskadi batekin edo sektore ahul batekin gutxi egin dezakeela dugun ongizate mailari eusteko. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak