Boterea

Erabiltzailearen aurpegia Miren Josu Arrazola 2023ko mai. 14a, 00:00

Hauteskundeen atarian plazaratu dute ikerketa.

Herritarrek uste dute ez dutela aukerarik politikan eragiteko. Arantzazulabek eta Euskal Autonomia Erkidegoko hiru unibertsitatek eginiko ikerketa baten emaitza da. Ia denak ados gaude demokrazia dela sistema politiko egokiena, baina hirutik bik uste dute sistema politikoak ez duela inongo botererik jartzen herritar arruntaren esku. Lau urtean behin botoa eskatzen zaigu ordezkariak eta agintariak aukeratzeko, eta besterik, ia ezer ez. Etsigarria da ondorioa.

Enpresa multinazional eta komunikabide handiek –botere finantzarioak–, haiek bai, badute eragina, eta ez nolanahikoa. Ate birakariak, lobbyak eta alderdien finantzaketa, arautua edo ez-arautua, baliatzen dituzte legeak eta erabakiak euren interesen aldekoak izan daitezen.

Zein da herritarron boterea? Aktibismoa, konpromisoa, desobedientzia. Ez dira falta auziak. Klima aldaketa, ingurugiroa, pobrezia, immigrazioa, sindikalgintza, euskara, eskubide politikoak... Mobilizatu, iritzi publikoan eragin eta indar nahikoa eginez gero, erabaki politikoak baldintzatu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak