Hezkuntza aitzindari

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Irizar 2021ko urr. 17a, 00:00

Han eta hemen entzuten ari gara albisteak edo iritziak, adierazten dutenak hasi dela gure hezkuntza sistema aldatzeko deliberazioa eta badagoela adostasunerako borondatea. Asko pozten nau horrek.

Duela 60 urte, ikastolen sorrerak irauli egin zuen ordura arteko sistema. Proposamen berria ez zen mugatu eskola frankista euskaraz ematera, eta berritzailea izan zen osagai pedagogikoetan, kudeaketan nahiz gobernantzan. Ahalegin eraldatzaile horri zor zaio, neurri handian, euskarazko hezkuntzak izan duen atxikimendua eta izen ona.

Baina ezer ez da betirako, eta ajeak pilatu egin dira: publikoa eta soziala uztartu ezina, euskarazko gaitasuna ez bermatzea, segregazio desberdinak... Eta argi gorriak piztu direnean, ohi bezala, ustez arrazoi osoa duten ikuspegi kontrajarriak zabaldu dira, erremedio erabatekoarekin. Zorionez, azken asteotan zerbait aldatu dela dirudi. Nonbait lana egin da gaia sakon aztertzeko, eta bilakaera posible baten zantzu oso interesgarriak entzuten hasi dira. Hezkuntza sistema zutabe funtsezkoa da edozein herri estrategiatan, eta euskarak bereziki behar du hezkuntza sistema aitzindaria. Betor bada!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak