Akats puntualetatik harago, ez dut uste debagoiendarren portaerak eragin duenik egoera hau. Seguruenik, arrazoi txiki eta inguruabarreko askoren baturak gorriarazi du eskualdea; horien artean, ez da txikiena izango lan industrialeko gune oso aktibo izatea eta egunero milaka joan-etorri egotea. Ezin jakin, ez delako daturik eman; are gutxiago, analisirik: kutsatuen adina, jarduera, mugimenduak, harremanak... Jakin ez, eta ohiko errezeta aplikatu da: ostalaritza eta merkataritza ixtea, lanez kanpoko mugikortasuna mugatzea, eta lotsa edo izua eragitea.
Ikerketa bidez kontrakoa frogatu ezean, nik nireari eutsiko diot: Debagoienak ez du izan erru berezirik.