Laborategiak

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Irizar 2020ko urr. 4a, 00:00

Asteon jakin da Arantzazuko fundazioak gizarte berrikuntzako laborategia abiatuko duela, eragile debagoiendarren presentzia nabarmenarekin; Bergaran dago kokatua MonzonLab herrigintza laborategia; Gipuzkoan abiatzear da BadaLab, hizkuntza berrikuntzan esperimentatzeko; eta Eusko Ikaskuntza berrituak ere laborategi funtzioa aldarrikatu du, herri estrategia lantzeko tresna gisa. Hurbil samar ditudanak bakarrik aipatuta, bide batez.

Oso albiste ona da berrikuntza gose hau, bereziki gure herri izaeraren garapena bilatzen duelako. Beharrezkoa dugu etorkizunari buruzko galdera egokiak egitea, eta gure baitatik erantzunak bilatzea. Munduaren bilakaerak, berez, gu bezalako komunitateak desagertzea dakar, ez gara sistemarentzat beharrezko. Irautekotan, iraungo dugu munduan egoteko tokia, modua eta indarra aurkitzen baditugu. Laborategi lan itzela eskatzen du horrek.

Orain behar duguna da sortzen ari diren laborategiak herri estrategia partekatu baten baitan lankidetzan jartzea, elkarren osagarri, lehia guztien gainetik eta goi-interes guztien azpitik euskaldunok behar dugun zoru komuna indartzeko tresna izan daitezen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak