Sinfonia kooperatiboa

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Irizar 2019ko ira. 22a, 00:00

Ingeleskeriak aparte, ikuskizun bikaina izan zen Gasteizkoa.

Jon Sarasuaren hitzak, adierazgarriak eta indar handikoak; Fernando Velazquezen musika, une oro egokia; Kukai taldekoen koreografiak, plastikoki ederrak; abesbatza erraldoia, energiaz betea; Staff eta Arteman enpresen ikusentzunezko edukiak, zoragarriak; eta gainontzeko partaidetzak ere, maila berekoak. Are gehiago, osagai onez eraikitako mosaikoa izan zitekeena goi mailako produkzio trinkoa bihurtu zen, konpainia handiek berariaz taularatzen dituztenen parekoa. Eta meritu handia da hori, kontuan izanik askoren arteko kooperazioan eta emanaldi bakarrerako sortu den ikuskizun batez ari garela.

Hunkituta irten nintzen kirol-aretotik. Txalogarria iruditu zitzaidan garapen ekonomikoan zentratuta dagoen kooperatibagintzak kultur sorkuntzan halako apustua egin izana. Eta berehala bururatu zitzaidan galdera: zergatik ez du mugimenduak sistematikoki kultura eta garapen soziala sustatu? Nolatan ez du komunitatearen hazkundea elikatu, jakinda horrek mugimendua bera indartuko zuela?

Denbora asko galdu da, baina ez da beranduegi. Ea Gasteizkoa ziabogaren sintoma den!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak