Herrigintza eta euskalgintza

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Irizar 2019ko mar. 24a, 00:00

Definizio klasikoan, euskal herritar da Euskal Herrian bizi dena eta bertako herritar izan nahi duena. Hortik abiatuta, herrigintza da Euskal Herria kohesionatzea identitate propioaren inguruan, herritarren kontzientzia sustatuz, pertsonen eta egituren arteko sareak ehunduz, egitasmo kolektiboa sendotuz...

Euskal herritarren parte bat gara euskaldunon tribua, hau da, Euskal Herrian euskara hegemoniko izatea nahi dugunon komunitatea. Eta euskalgintzaren dema da identitate propioaren eraikuntzan euskararen hegemonia sustatzea.

Kasu batean zein bestean arrakastaren neurria da gehiengo zabalak lortzeko gaitasuna: Euskal Herria indartzen da jende askok euskal herritar izatea hautatzen duenean; eta euskararen egoera hobetzen da hegemoniara bidean askoren atxikimendu efektiboa irabazten duen neurrian.

Gauzak horrela begiratuta, bistan geratzen da zoru komunen eta egitasmo partekatuen garrantzia, agerikoa da barne konfrontazioaren gainetik –edo azpitik– lokarri sendoak behar ditugula herri garapenerako. Estaturik gabeko herrietan da beharrezkoen estatu politika. Hau ez genuke sekula ahaztu behar.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak