Euskalgintza berria

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Irizar 2018ko urr. 19a, 08:47

Eusko Ikaskuntzaren mendeurrena da aurten, Oñatin 1918an egin zen kongresu handiarekin batera sortu baitzen erakundea. 100 urte eman ditu ekarpen bikainen eta ahulaldi nabarmenen artean, baina berriro Euskal Herriaren etorkizuna hartu du ardatz eta mila lagunetik gora bildu ditu 2018ko kongresuan.

Gaur, ostirala, Gasteizen egongo gara euskararen etorkizuna irudikatzen; edo, hobeto esanda, norabide horretan bi urtez egin den lanen aurkezpena eta sintesia egiten. Tartean, hitzalditxoa eskatu didate euskalgintzaren gainean. Eta titularrean aurreratzen dizuet azalduko dudan ideia argi bat: euskalgintza berria sortzen ari da, 50 urteko ibilbidearen lekukoa hartzeko eta biziberritze prozesuari astindu bat emateko.

Aro politiko berriak lagunduta eta gogoeta-lan sakonen ondoren, euskararen erakundeak –sozialak nahiz publikoak, eta Euskal herri osokoak– elkarri eskua emanda dabiltza lankidetzan, ekimenak elkarrekin pentsatzen eta bideratzen. Enpatiarako joera agerikoa da eta indarrak biltzea bihurtu da helburu nagusia, euskararentzat hegemonia esparruak irabazteko. Emaitza batzuk hasi dira bistaratzen, gehiago ere badator.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak