Euskaraldia elkarlan publiko-sozialetik jaio zenez, pentsa zitekeen harrera ona izango zuela. Baina gertatzen ari denak aisa gainditzen ditu aurretiazko usteak, ekimenaren hedapena biral bihurtu da. Nire ustez, halako ekimen baten premia zegoen, bateratua eta ekintzara bideratua, aldi berean eragingo duena partaide bakoitzean eta portaera kolektiboetan. Urteak daramatzagu esaten euskararen biziberritze prozesua moteltzen ari dela, eta Euskaraldiak erakusten du palanka egokia jartzen denean behar den tokian, herritarren eskuak berehala biltzen direla indar egiteko. Sinetsita nago palanka hau ondo erabilita goranzko inflexioa eragin dezakegula euskararen prozesuan.