20 urte barru

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Irizar 2018ko mar. 4a, 00:00

Ez dakit ondo zergatik, baina ez gara epe luzeko plangintzaren oso zaleak. Lauzpabost urteko planak bai, egiten ditugu ugari; neurri motzean trebeak gara. Seguruenik, erakunde publikoen lau urteko zikloak erakutsiko zigun legealdien arabera funtzionatzen. Baina hortik gora...

Euskararen prozesuarekin gertatu izan zait aldiro. Niri, oso logikoa egiten zait irudikatzea non egon nahi dugun eta non egon gintezkeen 20-25 urte barru, eta horren arabera planifikatzea nondik joan daitekeen, zein baliabide ditugun ibilbide hori egiteko, nola antolatu eragile ezberdinen artean, tarteko geltokiak eta neurketa sistema bat, jakiteko ondo ala txarto ari garen... Baina halako kontuekin hastean, beti aurkitu izan dut erresistentzia, ekintzari balio handiagoa ematea plangintzari baino.

Oraingoan, hala ere, badago dinamika bat epe luzeko ikuspegia lantzen ari dena. Eusko Ikaskuntzak 100 urte beteko ditu aurten –Oñatin bete ere– eta gure herriaren etorkizunaz argi luzea piztuta dabil, 700 inguru aditu eta ariturekin. Joan den astean Gasteizen izan ginen euskararen 2040ko egoera irudikatzen, ariketa interesgarrian. Emaitzak, udagoienean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak