Hizkuntza eta boterea

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Irizar 2018ko urt. 28a, 00:00

Tenerifen nago, jubilatu berriaren eta zaindari finaren lanak betetzen.

Eguzki gozoaren pean, egonean. Beste milaka eta milaka lagunen antzera nabil, sasoi betea baita hemen, gure hotz eta hezetasunekiko alderik handieneko urtaroa. Milaka jende eta hizkuntza mordoa, Babel ederra dabil airean. Ederra, badaudelako zubiak elkar ulertzeko, eta botere harremanak oso argiak direlako: ordaintzen duenak markatzen du hizkuntza araua. Hizkuntza menpekoa espainola da. Saltzaileen hirugarren edo laugarren aukera izaten da, ingelesa, alemana eta italiera lehenago probatuko dizkizute, zerbait saltzeko ahaleginean. Italierak pixka bat harrituta utzi nau, ohikoa izan da aspaldidanik Londresen italiera sarri entzutea, baina Tenerifen...

Guk espainola beti botere posizioan ezagutu eta pairatu izan dugu. Horregatik ez dit penarik ematen egoera puntual oker honek. Baina konparazio ezinbestekoa egiten dut Danimarkan berriki ikusitakoarekin: jende guztia ingeles hiztun bikaina, baina lehen hitza beti danieraz, baita atzerritarrari ere. Hizkuntzak ikasteko eta erabiltzeko prestutasun osoa, baina norberarena aurrean jarrita. Botereak emandako autoestimua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak