Azken urteotan, aldiz, pozik bueltatzen naiz Durangotik. Tokiak ez du aitzakiarik; eskaintza gero eta antolatuagoa dago, bai azokaren gune ezberdinetan, eta baita stand bakoitzean ere; salmentaz gain, aukera mordoa eskaintzen du azokak informaziorako eta harremanetarako; oraindik diru asko dabil, baina elektronika ere erabil daiteke... Baina beste zerbaitek eragiten dit poza: euskara eta euskal edukiak nagusi dira berriro azokan, naturaltasunez berreskuratu da euskararen hegemonia, hiztun komunitatearen topagune ederra bihurtu da berriro urtean behingo hitzordua.
Behar ditugu halako guneak, indarrak berritzeko.