Elefante debagoiendarra

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Irizar 2017ko urr. 29a, 00:00

Arazo handiari heldu nahi ez diogunean, ezikusiarena egiten dugu. Ezinezkoa da elefante bat ez ikustea gela erdian jartzen badugu, baina posible da antzezten segitzea elefanterik ez balego bezala.

Euskararen biziberritze prozesuan, lan esparruan kokatu ohi da ikusi nahi ez den elefantea. Aldundian, behintzat, argi agertu da pakidermoa, euskalgintzarekin egin dugun partaidetza prozesuan. Eta, gaia lantzen hasi garenean, berehala topo egin dugu Fagor taldearekin, elefante ikusezinarekin.

Zortzi kooperatiba eta bost mila langile biltzen dituen taldean garatzen ari da, seguruenik, euskara laneko hizkuntza bihurtzeko esperientziarik aurreratuena. Egindako lanari esker urrats txiki asko metatu dira, eta jauzi handi baterako prestatzen ari dira.

Lehenik aitortza, eta bigarrenik lankidetza eskaini dizkiegu. Dagoeneko egin dutenak asko balio du; eta, lankidetza marko egokiarekin, biderkatu egin daiteke bere eragina. Jaurlaritza, Aldundia eta sektorea marko hori lantzen hasiak gara. Eta berrikuntza bilatzeko orduan, Fagor taldea izango da esperimentazio gune garrantzitsua. Debagoieneko elefantea bistaratzen hasi da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak