Aktibazio soziala

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Irizar 2017ko martxoaren 26a

Euskararen biziberritze prozesuan faktore erabakigarria izan da –eta izango da– hiztun komunitatearen eragina. Oinarri horren gainean eraiki dira hizkuntza politika publikoak eta euskararen antolakuntza soziala.

Azken urteotan aipatzen da prozesua bidegurutzean ote dagoen, bide bila edo apalaldian. Eta arrazoi posibleen artean aipatu izan da apaltzen ari zaigula, baita ere, komunitatearen bizkortasuna euskararekiko.

Baina badaude zantzuak –eta ez gutxi– kontrakoa adierazten dutenak; alegia, euskaltzaleon komunitatearen baitan zerbait potoloa egosten ari dela. Badirudi ez dagoela bakarrik gero eta hiztun potentzial gehiago, baizik eta euskaraz jardun nahi duen hiztun gehiago. Pentsa daiteke ahalduntze kolektibo indartsu bat gertatu dela azken urteotan, eta emaitza bistaratzeko lehen urratsetan gaudela, oraingoz ekimen lokaletan.

Hurrengoa da tokiko ekimen arrakastatsuak dinamika orokor bihurtzea, lankidetzan jarrita maila guztietako erakunde publiko nahiz gizartekoak, eta baita euskaltzale norbanakoak; denak euskararen alde aktibatuta. Hori litzateke jauzi berri baterako oinarria. Mugimenduak hasi dira, olatu bat dator!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak