Euskara aurretik

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Irizar 2016ko uzt. 17a, 00:00

Euskaltzaleok badaramagu bost bat urte gogoetan, etorkizunaz kezkatuta.

Ohartu ginen hamarkadetako lanean arrakasta handien ondoan ajeak ere pilatzen ari zitzaizkigula. Euskararen biziraupenari bultzada eman ondoren bizindarra lortzea dugula orain helburu, eta, horretarako, lehengo tresna guztiak ez direla bere horretan egokiak.

Eta hasi gara mugitzen, aukera berrien bila, jakinduria baliatzeko prest eta inteligentziaz jokatzeko gogoz. Zorionez, mugimendu horiei esker –oro har– elkarrengana hurbiltzen ari gara, jabetuta lankidetzan jardunda agian aukera izango dugula, bakarka ziur ezetz.

Kontua da azken boladan kezka antzekoak ikusten ditudala herrigintzaren esparru askotan; alegia, inork ez daukala oso argi zein den gure herri proiektua ekonomia eta enpresan, edo autogobernuan eta lurraldean; ez dakigula ziur zenbateraino eutsi ahalko  zaion identitateari etorkizuneko munduan eta zer egin beharko genukeen gurea sendotzeko; ez dugula oraindik adostu zein motatako gizartea nahi dugun…

Behingoagatik, euskaltzaleak aurretik gabiltza eta horrek euskara aurrean jartzen du. Gure posizioaren araberakoa izango baita euskararena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak