Adostasuna eraikiz

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Irizar 2016ko eka. 12a, 00:00

Euskalgintzako erakundeak sortu ziren euskararen biziberritze prozesuari mesede egiteko, abiada azkartzeko, euskaltzaletasuna hedatzeko.

Eta emaitza bikainak lortu dira, urte luzez. Baina denborarekin ajeak ere agertu dira. Esaterako, euskalgintzako erakundeak profesionalizatu direnean hurbilagoko interesak sortu zaizkie eta egunerokoak gaina hartu dio arnas luzeko egitekoari. Honela, anbizioa apalduz joan da; eta eragina, neurri berean.

Baina euskaltzaleak hausnarrean gabiltza, han eta hemen. Zantzuak ondo irakurri ditugu, kezka garaiz sortu zaigu eta mugitzen hasi gara, etorkizuna usaintzen.

Eta usaimenak ez digu huts egin, denok antzeman dugu zein den euskararen etorkizunerako giltza: euskaltzaleon arteko lankidetza. Hainbat forotan hartzen ari naiz parte, eta guztietan errepikatzen da zorioneko mantra.

Adibide ezin hobea da Eta hemendik aurrera zer? dokumentua, duela aste batzuk Euskararen Aholku Batzordean aho batez eta ilusioz onartu genuena. Balio handia du edukiak, ekarpen askoren ondorio landua delako; baina edukiek adina balio du adostasuna eraikitzeko eta lankidetza baliatzeko agertu den borondateak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak