"Ideiak desarmatu"

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Irizar 2012ko uzt. 8a, 02:00

Mahai-inguru bat hizkuntza politiken gainean.

Mahaian lau gizon garratz, gaian gutxi-asko ibilitakoak. Ezagutza eta erabileraren kontua lauren ahotan. Batak gora egin ahala besteak zergatik ez duen berdin egiten. Eta bueltan-bueltan, lehergailua: "Euskaldun batzuek ez dute euskaraz egiten ez dutelako nahi, eta eskubidea dute horretarako". 

Burura etorri zitzaidan: "Eta esango bagenu tratu txarra jaso eta salatzen ez duen emakumeak ez duela tratu txarra salatu nahi?". Berehala letorke euskararena esan duen hori azalpenarekin: "Ez, ez, badaude arrazoi estrukturalak hori azaltzeko, gizonen aldeko dominazio egiturek utzi dute emakume asko konfiantzan ahul, ez dute aukera berdintasunik ikusten gizonen parean jartzeko, menpekotasuna barneratzen dute eta horregatik jasaten dute zigorra". 

Euskaldunok ere ondo asko dakigu euskarak ez duela aukera berdintasunik eta horrek zaildu egiten digula euskararekin nonahi eta suelto ibiltzea. Eta horren atzean dominazio egiturak egon direla eta menpekotasuna barneratuta daukagula. Hori guztia konpondutakoan, nahi ez duenak ez dezala euskaraz egin. Bitartean, desarmatu ditzagun ideiak ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak