Gaitasunik bai? Justifikatuta dago orduan

"Ideia bat daukat, gaitasuna baita, egingo dut!". Hori da gaur egungo gizartean askok pentsatzen dutena. Zerbait egiteko gaitasuna eta errekurtsoak nahikoa dira zerbait egiteko. Justifikazio egokia da.

Ez da zalantzan jartzen egin nahi den horrek gizartean eragin dezakeen oihartzuna. Adibidez, produkziora dedikatzen diren ingeniariek makinak kontrolatzen dituzte. Matematika, Fisika eta beste hainbat ikasgai tekniko jorratu dituzte beraien formakuntza prozesuan zehar. Ekonomiako ikasgairen bat edo beste ere jaso dute. Baina ez dute hausnarketaren inguruko ezer jaso, ez baita garrantzizkoa. Hau da, gaitasun tekniko ezin hobeak dituzte, baina egiten duten hori zalantzan jartzeko tresnak falta zaizkie.

Honen ondorioak bizi ditugu jada. Hausnarketa faltaren ondorioz, interes pertsonalari ematen zaio garrantzia. Gizarteak jasan ditzakeen eraginetan hausnartzen jarri ordez, agindu edo bururatutako ideia horri heltzen zaio zuzenean. Hausnartuko bagenu, existituko lirateke Facebook edo Whatsapp? Gure egunerokotasuna eraldatu dituzten tresnak?

Bukatzeko, eskari bat egin nahi dut. Ikastetxeetan, unibertsitatetan edo formakuntza ematen den beste edozein lekutan, utzi teoria alde batera egun batez eta sustatu dezagun eztabaida. Anima ditzagun ikasleak beraien kabuz pentsatzera, hausnartzera eta kolektiboari garrantzia ematera. Ikasleei pentsatzeko tresnak eman behar dizkiegu, beraien kabuz hausnartzeko gai izan daitezen. Horrela, ondorioak zalantzan jarriko ez dituzten langileak hezteari utziko diogu.

----------

Mikel Iribecampos Juaristi

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak