Ez. Debagoiena 2030 egitasmoaren barruan sortutako bideo sortaz hitz egitera baino. Bost bideo, non larrialdi klimatikoa zer den, nola eragiten dion energiak, edo nolakoa den Debagoieneko egoera energetikoa esplikatzen diguten –lehen bideoa ikusteko: https://youtu.be/WemA7y6fCfI–.
Datu interesgarriak ematen dizkigute: bailaran erabiltzen dugun energiaren %85 iturri fosiletatik dator eta gure CO2 isurketak 8,5 tona pertsonako dira. Europako batez bestekoa: 7,9. Tokian tokikoa nahi dugu, bai, baina erabilitako energiaren %5,2 soilik sortzen da bailaran. Erabateko elektrifikazioa lortu nahiko bagenu, Elgea bezalako 30 parke eoliko beharko genituzke, edo Ekiola bezalako 1.800 parke fotovoltaiko, adibidez. Kontsumitzaile eta kutsatzaile handiak gara, baina ekoizle txikiak. Pilulak hartu bakarrik ez, beste zerbait ere egin beharko dugu. Bergaran sortu berri den Berener komunitatean, Ekiolan bezalaxe, bazkide faltan daude. Elgea? Zalantzan nago gaur egun onartua izango ote zen.