Danbor hotsak

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Goenaga 2024ko urr. 19a, 00:00

Lau aste pasatu dira.

Isildu ziren danbor hotsak, datorren urtera arte. Gure sanmartingo danborradaz ari naiz. Inguruko herrietako lagunekin solasean, gure danborradak jarri genituen hizpide: non, zer eta nola egiten ziren. Nik gure danborradako ezaugarri nagusienetako bat azaldu nien, harrotasunez: Gipuzkoan bakarra da berezko musika duena. Beste guztiek Donostiako Sarriegiren martxa erabiltzen dute, eta gurean Miguel Gonzalez Bastidaren doinuak jotzen dira. Partaidetza aldetik, aurten 800 lagun aritu dira Bergaran. Honetan, onartu zidaten lagunek eredu garela. Beste inon ez da lortzen halako parte hartze zabalik. Izugarria da. Hau bai danborrada herrikoia! Edertasun aldetik, baina, herri guztietan, ikuskizunak galtzen du: musikari jarraitzeko nahiko lan, konpainietako ilarak ezin gorde, dotorezia gutxi, entsegu falta. Baita Bergaran ere. Danborradak, azken finean, herritarron gozamenerako ikuskizun dira, edo horrela zeuden pentsatuta orain arte, bai barruan doazenendako, bai kanpoko ikusleendako.

Ez ote dira barrukoendako festa-leku bihurtzen ari, kanpokoen ikuskizunaren kalterako? 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak