2025/06/19 09:00

"Fabrikazioaren bikaintasunerako gakoak" jardunaldi teknikoa Miguel Altunan

"Fabrikazioaren bikaintasunerako gakoak" jardunaldi teknikoa Miguel Altunan
Bule taberna, Bergara

Makinen zein erreminten egoeraren diagnosia eta prozesuko baldintzen garrantzia mekanizatuko sektoreetan.

KISTLER, IDEKO, ZOLLER IBÉRICA eta SANDVIK enpresekin lankidetzan Miguel Altuna Lanbide Heziketan jardunaldi teknologikoa antolatzen ari gara,  enpresa hauek eskaintzen dituzten proposamen teknologikoen berri emateko Debagoiena eta inguruetako enpresetako profesionalei.

Ildo horretan, Miguel Altuna Lanbide Heziketako ikastetxean, foro presentzial bat zabalduko dugu, teknologiaren abantailei eta etorkizuneko profesionalen prestakuntza-beharrei buruz eztabaidatzeko. Workshop praktiko batzuen bitartez dinamizatuko da ekitaldia eta bertan sortzen diren zalantzak argituko dira, aholkularitza emateaz aparte. 

Honako espezialistak izango ditugu presente gurean:

  • Iván Lavín (ZOLLER Iberica).

  • Harkaitz Urreta eta Asier Astarloa (IDEKO)

  • Ibai Churruca (KISTLER)

  • Pablo Medina (SANDVIK Coromant)

Ekitaldia behar bezala antolatu ahal izateko, ezinbestekoa da jardunaldian izena ematea www.maltuna.eus orriaren bidez.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak