Miguel Altunako talentua EuskoSkills 2025ean: hiru espezialitatetan podiumean

Erabiltzailearen aurpegia Miguel Altuna Lanbide Heziketa

Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzak EuskoSkills 2025 txapelketa antolatu du maiatzaren 13tik 15era bitartean, Ficoban (Irun). EuskoSkills Euskadiko Lanbide Heziketako ikasleen arteko lehiaketa da, eta bere xede nagusia ikasleen gaitasunak eta talentua agerian jartzea da, lanbide-espezialitate ezberdinetan.

Txapelketan parte hartzen duten ikasleek euren ezagutzak, trebetasun teknikoak eta lan-ingurune errealetan moldatzeko gaitasuna erakutsi dituzte aurtengo edizioan ere, beren arloetako erronka zehatz eta zorrotzei aurre eginez. Helburua argia da: Lanbide Heziketan bikaintasuna sustatzea eta ikasleak motibatzea, etorkizuneko profesional onenak prestatzeko. Horretaz gain, enpresen eta hezkuntza-komunitatearen arteko lankidetza ere indartzen da. 

Lehiaketa honetako irabazleekin osatu da Euskadiko Lanbide Heziketako selekzio ofiziala, eta talde horrek ordezkatuko du gure erkidegoa SpainSkills estatuko txapelketan, bertan Espainiako autonomia-erkidegoetako onenekin lehian aritzeko.

EuskoSkills 2025ean Miguel Altuna Lanbide Heziketako ikasleek ere parte hartu dute, eta arlo guztietan maila bikaina erakutsi dute, eta euren prestakuntza eta konpromisoa nabarmendu dira. Aipatzekoa da aurrenko postuak lortu dituztela kategoria hauetan:

  • Sistema Robotiko Integratuak: Peio Romero Azcondo eta Gorka Domenech Iñarra, 2. postua.

  • Mekatronika: Luar Ezpeleta Del Rey eta Imanol Juaristi Uriarte, 2. postua

  • CAD Diseinu Mekanikoa: Xabier Baldeon Santiana, 3. postua.

  • Instalazio Elektrikoak: Alain Enciso Elkoroiribe.

  • CNC Fresaketa: Zain Ansar Sian Akhtar.

Txapelketa honek ezagutza teknikoaz gain, talde-lana, presiopeko lan egiteko gaitasuna eta arazoen konponbiderako trebetasunak eskatzen ditu, eta Miguel Altunako ikasleek erronka horiei arrakastaz egin diete aurre. Zorionak parte-hartzaile eta irabazle guztiei!

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak