Miguel Altuna Lanbide Heziketak gonbidatuta, Euskaditik, erakunde eta enpresa ezberdinetako arduradunek parte hartu dute: Gipuzkoako Foru Aldundia, ADEGI, MCC, RPK, Ikaslan Gipuzkoa, Tknika, Emun, Dikar, Elursa, LHL eta Miguel Altuna Lanbide Heziketa eta Katalunyako Univers.Politec. Catalunya.
Bilera hauetan, proiekturi loturiko hainbat gai landu dituzte: Politika eta kontratazio sistemak, neskak nola gerturatu STEM alorretara, lantokiko ingurune kulturala, langileen formazioa, konpromisoa gizarte eragile eta maila ezberdinetan,…STEM esparruan emakumeen parte hartzea sustatzen ari diren hainbat kasu praktiko ezagutzeko aukera izan zen eta programan parte hartzen duten herrialdeetako adibideak aztertzeko aukera ere izan zen.
Jardunaldiak amaitzeko, EMUNeko Iraitz Agirre Genero berdintasuneko Emuneko aholkulariak parte hartu zuen adituen mahaian, eta bertan, EMUNek euskara planetan egindako ibilbidearen berri eman zuen eta esperientzia horretatik genero berdintasunerako baliagarri izan daitezkeen ikasgaiak aztertu eta egokitzen ari direla aipatu zuen, besteak beste. Era berean, genero berdintasuna eta kooperatibagintzaren arteko harremanez ere mintzatu zen Iraitz Agirre.
Engendering STEM proiektuari buruzko informazio gehiago, ondorengo web orrian aurkitu daiteke: www.engenderingstem.eu