Maiatzaren 31n, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen saileko Iñaki Arriola Lopez kontseilariaren eskutik EAE mailako saria jaso zuten Kursaalen ospatutako ekitaldi publiko batean.
Estatu mailan, aldiz, sektore ezberdinetako 78 hautagaien artean Bergarako bi enpresa saritu izan dira, hauetako bat aurrez aipatu dugun Ekolber S.L. enpresa. Azken sari hau, pasa den ekainaren 5ean jaso zuten, Isabel Garcia Abeltzaintza eta Arrantza, Elikadura eta ingurumeneko ministroaren eta Felipe VI erregearen eskutik.
Orain azaroan ospatuko den Europa mailako sarietan lehiatuko dira eta estatu mailako epaileen arabera, Ekolber-ek aukera ugari ditu saritua izateko.