AGORArekin ideiak sortu eta negozio ereduak garatzen

Atzo, urriaren 28an izan genuen Debagoienako Mankomunitateak antolatutako AGORA proiektuaren jardunaldia Miguel Altunan. MUko LEINNeko ikasleek dinamizatuta, Bergarako MAIko mekatronika industrialeko eta fabrikazio mekanikoko diseinuko ikasleak, Mariaren Lagundiako haur hezkuntzako ikasleak eta Arizmendiko ikasleak bildu ziren, guztira 60 bat ikasle, ekintzailetasun jarrerak eta dinamikak lantzeko asmoz.

Saioarekin hasteko, jakintza eta alor desberdinetako taldeak osatu eta elkar ezagutzeko Chek-In bat egin zuten, ideiak sortzen hasi eta lotsak kentzeko. Jarraian, egindako BrainStroming-ean azaldutako ideiak marrazkien bidez plasmatu zituzten, ondoren ideien balorazio bat egin ahal izateko.

Hainbat ideia on agertu ziren, baina denak lantzea ezinezkoa zenez, teknika desberdinak erabiliaz talde bakoitzak proiketu bakar bat aukeratu zuen, ondoren, Canbas metodologia erabiliz, negozio eredua garatu ahal izateko. Aukeratutako negozio ideiak erraz ulertzeko prototipo bidez aurkeztu zituzten: Baratze ekologiko bat, ezintasun desberdinetara egokitutako parke bat, kafe antzoki berritzaile bat eta hezkuntza maila desberdinak biltzen zituen ikastetxe berri bat izan.

Datozen egunotan, beste bi saio izango dituzte. Lehena, urriaren 30ean, MAIn bilduko diren MAIko fabrikazio mekanikoko diseinuko ikasleak eta Arizmendi ikastolako ikasleena eta azaroaren 4an, Oñatiko Zuazola Larrañan egingo dutena. AGORAko jardunaldietan sortutako prototipoak ikusgai egongo dira MAIn datozen egunotan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak