Hesiekin muturka?

Erabiltzailearen aurpegia Miel Guridi 2014ko urr. 15a, 00:00

Jaiak bukatu eta bixamonaren bixamonean telefono mugikorrera iritsi zitzaizkidan irudiak ikusita, paper zuriak ematen duen ezin egona gainditu eta, idazteko gaia banuela iritzi nion.

Ez daukat, ez, nire burua animalien babesletzat, ez behintzat babesle sutsutzat. Egia esan, zezenketak eta sokamuturrek izan litzaketen ikusgarritasuna, tradizioa eta 'artea' errespetatzen baititut. Eta horren aurrean, Oñatin sokamuturrik egin behar den edo ez iritzia emateko ausardiarik ez dut. Nahiz eta aitortu behar dudan niri traba pixka bat egiten didala, badakizu, goiko tabernetara joateko saihesbideak, edo saihes-kaleak hartu behar; hala ere jasangarria egiten zait... 

Baina ezin dudana inola ere jasan eta sutan jartzen nauena zera da: bixamon arratsaldean kale Barriako establezimendu baten aurrean, sokamuturra zela eta zeuden babes-hesiei emandako erabilera. Lehen esan bezala, onar dezaket zezenen aurrean korrika egitea, errekorteak… Beste kontu bat da, ordea, hesi 'mugikorrak' erabiltzea zezena xaxatzeko, erasotzeko, eta okerragoa dena, arriskua sortzeko. Horiek bai 'ausartak'! Lagun multzo handia, hesiz babestua, zezen baten kontra. Hori ausardia!! Barkatuko didazue, baina lotsagarria iruditzen zait.

Badakit alkoholak emandako ausardia dagoela tarteko, baina horrek ez digu edozer egiteko baimenik ematen... Sokamuturra bai ala ez? Ez dakit, baina horrelakorik ez behintzat!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak