Hizkuntzarekiko ardura

Erabiltzailearen aurpegia Miel Guridi 2014ko mai. 5a, 11:44

Gogoan ditut haurtzaroko eskola garaiak eta nola goraipatzen zituzten garai hartako irakasleek gizakiaren lorpenak eta ahalmenak.

Beno, egia esan ez bakarrik irakasleek, baita etxeetan sartu berri ziren telebistetako saioek ere. Bazirudien mundua gizakiaren beharrak asetzeko sortua zela, iturri agortezina.

Urteak pasa dira eta ikuspegia erabat aldatu da, eskerrak! Gure mundu hau ez da iturri agortezina, eta behar baino gehiago zukutzen badugu, ez da tantarik ere geldituko ondorengoentzat. Iraunkortasuna edo jasangarritasuna bezalako hitzek hartu dute indarra, eta horiekin batera ardurak, norbanakoaren ardurak. Izan ere,  gu ez gara munduaren jabe,  mundua ez da gurekin batera amaituko, aurrekoekin amaitu ez zen bezala. Beraz, gure ardura izango da ondorengoei ahalik eta mundurik egokiena uztea.

Eta mundua osatzen duten itsaso, zuhaitz, haize, animalia eta abarren artean hizkuntzak sartuko bagenitu? Norena da euskara? Gurea da? Ez, gu ez gara hizkuntzaren jabe. Hizkuntza jaso eta erabiltzen dugun zerbait da, eta ekologiaren ikuspegiarekin lotzen badugu, zein izango da gure ardura hizkuntzarekiko?

Zein izango da ba, jaso, ahalik eta ondoen erabili, aberastu eta ondorengoei jaso duguna baino egoera hobean utzi. Beraz, badakizu irakurle, orain arte konturatu gabe bazeunden ere, baduzu euskararekiko ardura ekologikoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak