Ikaragarria da zela urte eta erdi luze joan den arren, behin eta berriz hanka-sartze berberak egiten ditugun pandemia honetan. Iritsi da uda atzera ere, maskara kentzeko baimena eman digutelako hor gabiltza, zoroen pare, ez-jaiak ere ospatzen. Nork asmatu zuen ez-jaiak kontzeptua?! Galeretara, arren!
Esperantzara kondenatuak abesten zuen Garik. Onerako barik, txarrerako ulertu izan dut nik beti esaldi hori. Itxaropena izatea ona baita, mugiarazten gaituelako, baina kondenatuta egoteak badirudi esan nahi duela helburuak ez ditugula inoiz lortuko, eta horrek zapuzten nau.
Baina udan gaude, eta oporretan asko eta asko. Maskarekin bada ere, goza dezagun elkar maitatuz eta zainduz. Horixe da geratzen zaiguna, horixe gure esperantza… Elkar zainduz hobeak, akaso, ez, baina maitagarriagoak izango garelako. Uda on!