Euskaraldiko batzordeak eskoriatzarrei

Erabiltzailearen aurpegia Mari Carmen Arrieta Armendariz 2018ko abe. 15a, 00:00

1. Ahobizi eta Belarriprest, denok izan gara beharrezkoak hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa hau egiteko. Eskoriatzan 545 Ahobizi eta 301 Belarriprest izan gara. Zorionak guztioi!

2. Arau berria sortu da Euskal Herrian: "Ulertzen badigute, egin dezakegu, komunikazioa posible delako" edo "ulertzen badut, egin diezadatela euskaraz".

3. Euskaraz egin nahi izatea ez da inor baztertzea. Euskal Herrian, euskararen herrian, euskaraz egin nahi izatea gauza naturala da.

4. Oraindik ere euskararik ulertzen ez dutenak asko dira. A los que no entienden euskera, les invitamos a formarse, a prepararse para la próxima edición. ¡La comprensión es ya un paso!

5. Sorpresarik hartu dugu? Bai! Espero ez genuen jendea ikusi dugu txapa jantzita.

6. Zailtasunak ere izan ditugu. Betiko ohiturak aldatzea; deserosotasunak egon dira; beti ez naiz kapaza izan... Lasai. Hasi baino ez gara egin. Lehenengo aldian exitoak lortzea gutxitan gertatzen da.

7. Madrilen espainolez bizi denaren normaltasunez bizi nahi dugu Euskal Herrian euskaraz. Naturaltasunez, normaltasunez.

8. Bizipenak eskatu ditugu eta herritar batek idatzi zuen: "Erdaraz egiten nion lagun bati, euskaraz egin diot". Bati bakarrik? Esango luke norbaitek. Bai, bati. Bateko askok piloa osatzen dute. Poliki, baina aurrera egingo dugu.

9. Euskaraldiak batu egin gaitu. Hamaikakoa da Eskoriatzan horren adibide. Herritar desberdinak, helburu komun batek batuta. Sare berriak eraikitzen ari gara.

10. Herritarrak, udala, merkatariak, ostalariak, hainbat enpresa... denak elkarlanean, denak helburu berarekin bat eginda, bakoitza bere neurriko ahalegina eginez.

11. Euskaraldiaren lorpena Eskoriatzan izena eman dugun 846 pertsonok gara. 846 pertsona mobilizatu gara: izena eman dugu, txapa jaso, txapa erabili... 846 esker guztioi.

Eta 12. Arnas luzeko bidea da hau. Bakoitzak bere abiapuntutik egin behar ditu aurrerapausoak. Inertziak astindu, ohitura berriak hartu. Euskaraldia itxi dugu, baina ez da ezer bukatzen. Hasi baino ez gara egin. 12, 13, 14... 365 egun behar ditu euskarak, normalizatzeko. Animo guztioi!

----------

Mari Carmen Arrieta Armendariz

Batzordekide guztien izenean

Eskoriatza

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak