Raku

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Biain 2022ko urr. 2a, 00:00

Ezin ukatu, baditut frikitasunak. Begiratu ohi ditut aurrezki kutxek, udalek… argitaratu eta ahanzturara kondenaturiko liburuxka horiek.

Juan Zubiaren Memorias de aquel Oñati liburuan ageri da Raku, 1908ko irailean, Oñatiko plazan, jendez inguratuta. Sada Kazu Uyenishi, jatorrizko izena, 1880an Japoniako Osaka prefekturan jaioa. Jiu-jitsu borrokarako artearen lehenengoetako maisua, miresmen handia sortzen zuen garaiko gizartean, haren borrokarako maisutasuna zela eta. Kronikak irakurrita, badakigu Tolosatik ere pasatu zela, bertako zezen-plazan menderatu zituela hura halako bi ziren gizon puskak.

Pentsatzekoa, gizon-giro horretatik nekez atera litekeela ezer interesgarririk. Hariari segituz, ordea, Londresera heltzen gara. Bertan Rakuk autodefentsarako eskola bat sortu zuen Golden Squareko 31. zenbakian. Haren ikasleen artean zegoen Edith Margaret Garrud; Rakuk Japoniara alde egitean eskolaren ardura hartu zuen emakumea, hain zuzen. Garaiko mugimendu sufragistako autodefentsa taldeei Rakurengandik jasotako jiu-jitsu ikasgaiak irakatsi zizkien Edithek. Ondoren, WSPUren emakume-bizkartzain taldea sortu zen. Bozka eskubidearen alde altxatu ziren emakumeek jasandako errepresioari erantzun zuzena eman zion erakundea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak