Hezkuntzaz

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Biain 2022ko mai. 15a, 00:00

Tentuz ibili izan naiz hezkuntzaren inguruan sortu izan diren eztabaidetan.

Gaia erpin askotarikoa izanik, ikuspegi zabala behar duelako, nondik gatozen ahaztu gabe. Irudipena izan ohi dut sarritan muturreko jarrera korporatibistek ez ote duten ezkutatzen eztabaidaren funtsa. Azken hilabeteetan, ordea, Hezkuntza Akordioaren bueltan agertu diren zenbait jarrerak sortu didate halako ezinegon bat. Ikusi ditut publikotasunaren kontzeptua berrasmatzeko zenbait jarrera ausart, esaterako, inolaz ere partekatzen ez ditudanak.

Nik argi dut publikoa = unibertsala dela. Aldebiko irismen mailak unibertsala izan beharko duela, alegia, bai ikasleari begira, doako hezkuntza zerbitzu gisa, eta baita langileari begira ere, enplegu publikorako berdintasun printzipioagatik. Besterik da errealitate jakin batzuk zuritzeko eufemismoen itsasoan murgiltzea. Euskal Herriko bilakaera demografikoak erronka itzelak jartzen dizkigu garai berri hauetan inklusio, kulturartekotasun eta euskalduntzearen bidean, eta hemen, Eskola Publikoak jokatzen duen papera zentrala izanik, politika publikoen aldetik lehentasun osoa izan behar duelakoan nago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak