Sare sozialek sarritan sortzen dute halako dinamika bat, norberak adierazi nahi duen horrek oihartzunik handiena lortzeko nahian, ahalik eta like gehiago lortu nahi horretan, askotan jarrera nartzisista hutsalak elikatuz. Zer esanik ez, horretara bideratzen den denbora guztia! Adibidez, sinatzear dagoen akordio horren edukia, agian, gutxienekoa da, ondoren, txiokatzeko argazki irribarretsu bat ateratzeko aukera baduzu, dela lan erreformarena, dela hezkuntza akordioarena...
Ez dirudi gauza berri-berria denik. Esoporen fabula ezaguna –K.a. VI.a– datorkit burura, mendiek lurrikara izugarrien ondoren sagutxo bat erditu zutenekoa.