"Ez dute konbentzitzen"

Erabiltzailearen aurpegia Markos Balentziaga 2012ko mar. 29a, 02:00

Hauteskundeetara bidean PPk euskararekin egin du trink.

Ondorioz, (aurreratu ezean) datorren martxoko hauteskundeetarako estrategian Euskaltzaindiari eta euskarari koipea ematea erabaki du bai hemen eta bai Madrilen.

Egia da ETAren mehatxuak tarteko, kanpora joandakoek botoa eman ahal izatea ere aztertzen ari dela PPko Gobernu Zentrala eta egia da, era berean, adi horrek adi-adi jarri dituela adituak, eragin ditzaken ondorioengatik. 

Lehen, Euskadiko PPko kargudunen artean, eman gaitzeko iturritik izanda ere, Iturgaitz entzuten genuen aldian behin euskaraz; gero, inoiz, Garrido; hortik aurrera, kitto, edo hor nonbait.

 Euskara dela eta PPren bat-bateko minberatasun hori kalkulu hutsa da, jakina. Erabiltzaileok ez dugu ahazten euskarak amodio-serenatarik ez, baizik egunero erabiliko duen jendea behar duela, beste edozein hizkuntzak letxe. Nago, omenaldiak omenaldi, Basagoiti, Oyarzábal, M. Oreja lotsaihartua, Quiroga eta enparauak euskaraz natural-natural entzun baino lehen ikusiko dugula ileberriturik Carlos Urquijoren noizbaiteko flekilloa!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak