Zer da likena? Landarea? Animalia? Izatez, onddoen eta alga mikroskopikoen arteko asoziazioa da. Onddoak substratua ematen dio algari eta algak bientzako elikagaia sortzen du. 10 cm inguruko zirkuluak sor ditzakete eta alga espeziearen arabera horiak, zuriak, beltzak, laranjak, turkesak, grisak... izan daitezke. Batzuk zapal-zapalak dira eta beste batzuk, hostokarak. Gertutik begiratuz gero, oso forma bitxi eta politak ikusten zaizkie.
Likenek airetik hartzen dituzte behar dituzten nutrienteak. Espezie batzuek metal astunak asimilatzeko gaitasuna dute, eta, horregatik, likena dagoen inguruko atmosferaren kutsadura maila eta kutsadura mota zehazten dute; bioindikatzaile naturalak dira, beraz.
Eremu txiki batean samurra da dozena erdi bat liken espezie aurkitzea, eta haurrekin egiteko jolas polita izan daiteke.