Xingola gorriak

Abenduaren 1a Hiesaren Aurkako Nazioarteko Eguna da 1988. urtetik hona. 1981ean azaldu zen gaixotasuna, eta 1983an identifikatu zen GIB birusa. EAEn 1984an azaldu ziren aurreneko kasuak, eta hogei urtetan 10.000 pertsona kutsatu ziren. Horietatik erdiek gaixotasuna garatu zuten, eta ia 3.000 pertsona hil ziren (Euskarazko Wikipedia).

Parekotasunak ikusi izan dizkiot hiesari eta COVID-19aren pandemiari. Hasieran, sorpresa eta ezjakintasuna izan zen; horrek beldurra eragin zuen, eta, ondoren, mesfidantza eta konspirazio paranoiak; azkenik, soluzioa topatu zuen Zientziak, hiesaren kasuan antirretrobiralekin kroniko bihurtuz eta COVID-19aren kasuan txertoa garatuz.

Hiesari aurre egitea ez zen samurra izan. GIB erretrobirusa da, zelula barnean ezkutatzen da, eta urteak eman ditzake gaixoak jakin gabe. Baina isilean sistema immunologikoa erasotzen ariko da, eta gorputza babesgabe uzten. Aurtengo Hiesaren Egunaren leloa Utzi komunitateari gidari izaten da. Komunitatea, elkar zaintza... hausnarketarako ideia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak